Gizartea -
Istripua Nafarroan
Motorzale bat hil da Larragan, errepidetik aterata
Biktimak errepideko hesiaren kontra egin du talka, Nafarroako Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez. 17:00etan gertatu da istripua.
Agentziak | EITB Media
43 urteko motorzale bat hil da gaur Larragan, ibilgailua errepidetik irten eta hesi baten kontra talka egin ostean, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.
17:00ak aldera jazo da ezbeharra. Osasun zerbitzuko langileak biktima artatzen saiatu diren arren, ezin izan dute ezer egin, motorzalea istripuan bertan zendu baita.
Foruzaingoak jakitera eman duenez, hildako motorzalea Oteitzako bizilaguna zen. Ikerketa zabalik dago, istripuaren nondik norakoak argitzeko asmoz.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea