Gizartea -
Loteria Nazionala
Loteriaren lehen saria Urduñan jausi da, eta bigarrena, Bilbon
Lehen saria 45.422 zenbakiari egokitu zaio. Bigarrena, aldiz, 53.319 zennakiari.
Erredakzioa
Loteria Nazionalaten lehen eta bigarren sariak Urduñan eta Bilbon jausi dira, hurrenez hurren. Lehen saria, 600.000 eurokoa, 45.422 zenbakiari egokitu zaio. Urduñaz gain, Cuencan ere saldu dute.
Estatuko Loterien arabera, 3.000.000 euroko sari berezia lehen sariaren (45.422) laugarren serieko bosgarren frakzioarentzat izan da.
Bigarren saria, txartel bakoitzeko 120.000 eurokoa, 53.319 zenbakiari egokitu zaio. Bigarren sari hori Bilbon saldu dute.
2, 4 eta 0 zenbakiei dirua itzultzea dagokie.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea