Gizartea -

Eguraldiaren iragarpena

Izotzagatik abisua berrezarri da eta asteazkenean elurra izango dugu

Asteartean lurralde osoan egongo da hodeitsu zerua, baina ipar-ekialdean baino ez du euririk egingo.

Tenperatura minimoak jaitsi egingo dira. Argazkia: EFE
Tenperatuta minimoak jaitsi egingo dira.
Tenperatura minimoak jaitsi egingo dira. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskalmet Euskal Meteorologia, asteartean lurralde osoan egongo da hodeitsu zerua, baina ipar-ekialdean baino ez du euririk egingo. Goizean hasiko da euria egiten, elur-kota 1000 metro inguruan dagoela. Arratsaldean zehar atertu egingo du. Tenperatura minimoek gora egingo dute eta izotza egiteko aukera txikiagoa izango da; maximoek ere epeltzera egingo dute.

Asteazkenean euriarekin jarraituko dugu, eta txingorra ere egin dezake egunaren amaieran. Elur-kota 1400 metrotan egongo da, baina arratsaldetik aurrera oso azkar egingo du behera eta egunaren amaieran 100-300 metrora ere jaitsi daiteke. Elur-kotarekin batera, arratsaldetik aurrera tenperatura ere nabarmen jaitsiko da.

Ostegunen tenperaturek nabarmen egingo dute behera eta ekaitza eta txingorra izango dugu kostaldean.

Errepideetan, arazoak konponduta

mendateak zabalik

Hala ere, Trafiko Zuzendaritzak Errepideetako Neguko Plana indarrean mantentzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea