Gizartea -
Auto-ilara handiak
A-1a itxita, Gasteiz parean, gasolio eta azido sulfuriko-ihesagatik
Kamioi bat irauli egin da A-1 errepidean, Gasteiz parean, eta gasolioa eta azido sulfurikoa isuri dira. Errepidea itxita egon da ia astelehen osoan zehar eta auto-ilara handiak eragin ditu.
Erredakzioa
A-1 errepidea itxi dute Gasteizen, kamioi bat irauli ostean. Istripua 09:10ean gertatu da, Irunerako noranzkoan, Arkautira iritsi baino pixka bat lehenago.
Herrizaingo sailak esan duenez, eguerdiko ordu batak baino lehen, Madrilerako noranzko erreiak ireki dira, eta garabiak, Irunerako noranzkoak ireki ahal izateko lanean ari dira.
Zisterna-kamioi batek izan du istripua, eta horren ondorioz, gasolioa eta azido sulfurikoa isuri dira.
Tarte hori itxita izan den bitartean, zirkulazioa N-104 eta A-2124 errepideetatik bideratu dute eta auto-ilarak 4-6 kilometrotakoak izan dira.