Gizartea -

Trafiko istripua

Kamioilari bat zauritu da Altsasun, A-10 errepidean, ibilgailuak zama galdu eta bidetik ateratzean

Gidaria Santurtzikoa da eta Nafarroako Ospitalera eraman dute pronostiko erreserbatuarekin.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioilari bat zauritu da asteazken honetan Altsasun, A-10 errepidean, autobideko zuhaitz baten aurka talka egin ostean. Antza denez, gidaria bidetik atera da kamioiak zeraman zama galdu ostean.

Guardia Zibilak jakitera eman duenez, istripua Altsasun gertatu da, Iruñerako noranzkoan. Istripuaren nondik norakoak ikertzen ari dira oraindik. 

Gidaria Santurtziko (Bizkaia) bizilaguna da, eta Nafarroako Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin. Guardia Zibileko agenteek bideratu dute trafikoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Santurtzi bideoak Zer gertatu da Bizkaian? Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Altsasu albisteak