Gizartea -
Erasoa Abandoko geltokian
Emakume bat itotzen saiatu delakoan atxilotu dute Bilbon
Erasoa igandean jazo zen Abandoko tren geltokiko komunetan. Antza, 24 urteko gazte batek emakume bati eraso zion eta itotzen saiatu zen. Atxilotuak antza, polizia aurrekariak ditu.
Erredakzioa
24 urteko gazte bat atxilotu dute Bilbon, ustez Abandoko tren geltokian emakume bati eraso egin eta lpotik helduta itotzen saiatzeagatik, Ertzaintzak jakimnarazi duenez.
Erasoa igandean jazo zen, goizeko 06:30etan. 26 urteko emakumea da ustezko biktima, eta geltokiko komunetan zegoela, lepotik heldu eta itotzen saiatu zen ustezko erasotzailea.
Komunetan beste emakumezko bat sartu zenean ihes egiten saiatu zen gizonezkoa, baina geltokiko segurtasun indarrek hura geldiaraztea lortu zuten.
Ertzaintzaren patruila bat bertaratu zen Abandoko tren geltokira, eta han usteko erasotzailea atxilotu zuten. Antza, atxilotuak, polizia aurrekariak ditu.