Gizartea -

Logoaren aurkezpena

Madril, 20020 urtean olinpiarra?

Begi-bistan, hautagaitza olinpiarretako logoan "Madril 20020" idatzita dagoela dirudi, eta Twitterreko erabiltzaileek iseka egin diote.

Madril 2020 hautagaitzaren logoa
Madril 2020 hautagaitzaren logoa
Madril 2020 hautagaitzaren logoa

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Puerta de Alcala-n oinarrituta dagoen diseinu bat izango da Madril 2020 hautagaitza olinpiarraren logotipoa, Espainiako Olinpiar Batzordeak (COE) jakinarazi duenez.

Irudiak Puerta de Alcalaren arkuak irudikatzen ditu, "M20" hitza sortuta. Nolanahi ere, "M" horrek "200" baten antza dauka, eta beraz, begi-bistan badirudi "20020" dagoela idatzita, "Madril 20020", alegia.

Twitterreko erabiltzaileek iseka egin diote logoari, eta #madrid20020 eztabaida Trending Topic da mundu osoan.

Logoa Luis Peiret diseinu grafiko ikasle aragoiarrak diseinatu, eta TAPSA konpainiak garatu du.

"Ez nuen espero. Harro nago Madril 2020 hautagaitzarekin kolaboratzeagatik. Puerta de Alcala islatu nahi duen, kirolaren bizitasuna eta kulturen koloreak", adierazi du Peiretek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea