Gizartea -

Gertaera

23 urteko gazte bat atxilotu dute Bilbon sei edukiontzi erretzeagatik

Bilboko Udalak azaldu duenez, udaltzainek dei bat jaso zuten, goizaldeko 5:00etan, hiru edukiontzi sutan zeudela ohartarazteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udaltzaingoak 23 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo, sei edukiontzi erretzea leporatuta. Suaren ondorioz, eraikin bateko horma eta denda bateko oihala erre egin ziren.

Bilboko Udalak azaldu duenez, udaltzainek dei bat jaso zuten, goizaldeko 5:00etan, hiru edukiontzi sutan zeudela ohartarazteko.

Rodriguez Arias kalera joan eta suak taberna bateko oihala erre zuela ikusi zuten poliziek. Horrez gain, eraikineko fatxada ere kaltetu egin zen.

Ordu berean, Licenciado Poza kalean beste edukiontzi erre zuten, ondoren laugarren bat Zancoetan eta bosgarren bat Sabino Arana kalean.

Udaltzainek lehenengo edukiontzitik bosgarrenera ibilbidea egin eta gaztea aurkitu zuten, Bilboko Goya kalean.

23 urteko gaztea ihes egiten saiatu zen, baina Udaltzainek Errekalden atxilotu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea