Gizartea -

Donostiako Klasikoa

Donostiako Klasikoa dela eta, N-634 errepidea itxiko dute Oriorako noranzkoan

Larunbatean, uztailak 31, trafikoa itxiko dute 09:00ak eta 10:45 bitartean.

Donostiako Klasikoa. Artxiboko irudia: EFE.
Donostiako Klasikoa.
Donostiako Klasikoa. Artxiboko irudia: EFE.

I. R. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat honetan, uztailaren 31n, Donostiako Klasikoa dela eta, hiriburuko trafikoa aldizka eteteaz gain, Ertzaintzak jakinarazi du zenbait mozketa egingo dituztela, batez ere N-634 errepidean, Donostia eta Orio artean.

Goizean, 09:00ak eta 10:45 bitartean, errepidea moztuta egongo da Oriorako noranzkoan, Usurbilgo Urbil biribilgunetik Orioko Txankako biribilguneraino. Hala, larrialdietarako zerbitzuek eta garraio publikoak baino ezingo dute Oriorako noranzkoan zirkulatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia Klasikoa Donostia Gizartea Eguneko albisteak Orio Albisteak 634 errepide nazionala