Gizartea -
Auto-ilara luzeak
Auto batek su hartu du A-8 autobidean, Bilbo parean
08:20an gertatu da, Donostiarako noranzkoan, eta autobideko bi errei itxi behar izan dituzte.
Erredakzioa
Ibilgailu batek su hartu A-8 autobidean, Sabino Arana parean, Bilbon.
8:20an gertatu da eta, suhiltzaileek sua segituan itzali badute ere, ezbeharrak 5 kilometroko auto-ilarak eragin ditu Donostiarako noranzkoan, bi errei itxi behar izan baitituzte.
Garabiak autoa eraman ondoren, erreiak ireki dituzte eta trafikoa normaltasunera bueltatu da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea