Gizartea -
Valentziako jatetxe batean
Eguneko menua, emakume biluzien artean
Jendea erakartzeko ekimena dela eta bezeroek emakumeak errespetu osoz tratatzen dituztela azpimarratu du jatetxearen jabeak.
Erredakzioa
Valentziako Ribarroja herriko jatetxe batean eskaintza berezia dute: eguneko menua jatearekin batera biluzik geratzen diren emakumeen ikuskizunaz gozatzea.
Ikuskizunak astean hiru aldiz antolatzen dira eta horretarako emakume profesionalak kontratatzen dituzte. Jatetxeko jabeak azaldu duenez, duela hilabete batzuk hasi ziren ekimenarekin eta momentuz arrakasta izaten ari da.
"Mahairik mahai joaten gara, bezeroak agurtzen ditugu eta batzuetan mahaietara igo eta biluztu egiten gara; normalean bezeroak isilik geratzen dira, lotsatu egiten direlako; ondo portatzen dira eta hitz politak esaten dizkigute, zerbait esatekotan".
Bestalde, jatetxearen jabeak zehaztu krisi ekonomikoari aurre egiteko eta bezeroak erakartzeko ekimena dela. "Gehienak betiko bezeroak dira baina erreserba-kopuruak gora egin du", jakinarazi du.
Horrez gain, bezeroak oso ongi portatzen direla eta ikuskizunak irauten duen bitartean adingabeentzako sarrera debekatuta dagoela nabarmendu du.