Gizartea -

Erasoa

DNA probek Samuel Luizen hilketagatik atxilotutako bi pertsona "zuzenean inplikatzen" dituzte

Polizia Nazionalak jakinarazi duenez, ikerketak irekita jarraitzen du, eta ez du baztertzen atxiloketa gehiago egitea. Gainera, hilketaren atzean gorroto deliturik egon ote zen ikertzen ari da.

Samuelen hilketaren ikerketari buruzko prentsaurrekoa. Argazkia: EFE.
Samuelen hilketaren ikerketari buruzko prentsaurrekoa.
Samuelen hilketaren ikerketari buruzko prentsaurrekoa. Argazkia: EFE.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak Coruñako 8. Instrukzio Epaitegiko titularrari hainbat DNA txosten eman dizkio, uztailaren 3an jipoitu eta hil zuten Samuel Luizen heriotzaren inguruan. Dirudienez, "atxilotutako bi pertsona zuzenean inplikatzen dituzte".

Jose Miñones Espainiako Gobernuak Galizian duen ordezkariak eta Poliziaren arduradunek prentsaurreko batean eman dute horren berri, epaileak sumarioaren sekretua kendu ostean.

Pedro Agudo komisarioak azaldu duenez, DNA aurkitu zuten Samuelen gorpuan, eta hildakoaren arropa eta botila bat aztertu zituzten. Botila hori Samueli eraso egiteko ere erabili zuten.

Horren hitzetan, "operazioak irekita jarraitzen du" eta "atxiloketa gehiago egon litezke". Atxiloketa horiek egin ostean, Polizia Nazionala aztertzen ari da ea jasotako probetatik ondoriozta daitekeen hilketaren atzean gorroto-delitu bat egon den.

Autopsiaren arabera, erasoan jaso zituen kolpe ugariek "garezurreko traumatismoa" eragin zioten biktimari, eta horrek eragin zuen haren heriotza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak albisteak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Homofobia mapa Albisteak Galizia albisteak LGTBI+ albisteak Gazteak azken ordukoa