Gizartea -

Lotura aireportuarekin

Bost urteren buruan trenez joan ahal izango da Bilbotik Loiura

Gaur elkartu dira Artxandako tunelaren bi aldeak, "proiektuaren zati zailena", Jaurlaritzaren esanetan.

Iñaki Arriola Garraio sailburua Artxandako tunelaren bi aldeek bat egin duten momentuan.Argazkia:Efe
Iñaki Arriola Garraio sailburua Artxandako tunelaren bi aldeek bat egin duten momentuan.
Trena Loiuko aireportura arte eramango duen tunelaren kalea egin dute

01:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du bost urteren buruan trenez joan ahal izango dela Bilboko Zazpikaleetatik Loiuko aireportura, eta bederatzi minutu besterik ez du iraungo bidaiak.

Iñaki Arriola Garraio sailburua Artxandako tunelaren bi aldeek bat egin duten momentuan izan da Bilbon eta horrekin "proiektuaren zati zailena" egin dela azpimarratu du.

Trenez Bilbo eta aireportua lotzeko lanen lehenengo zatia da tunelarena eta 20 milioi euroko inbertsioa behar izan du.

Sailburuak aurreratu duenez, Ola-Sondika geltokien arteko zatiaren azterlanak "aurki" amaituko dira, bigarren fasearen barruan, eta Sondika-aireportua, hirugarren fasean.

Artxandako tunela egiteko izandako zailtasunak azpimarratu ditu Arriolak, izan ere, bi kilometroko zati horretan pentsatzen zutena baino "harri gogorragoa" aurkitu omen dute eta horrek zulatzeko sistema aldatzera behartu ditu epeak bete ahal izateko.

Bilbotik Matikora joango da trena, eta han Eusko Trenbidearekin egingo dute bat aireporturaino.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea