Gizartea -

TRAFIKO ISTRIPUA

19 urteko mutil bat hil da Derion, furgoneta batek harrapatuta

Errekalde kalean izan da istripua, gauerdian. Harrapaketaren ondorioz, gaztea larri zauritu da, eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Han hil da.

Istripua izan den lekua, Derion. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.
Istripua izan den lekua, Derion. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.
Istripua izan den lekua, Derion. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

19 urteko Derioko bizilagun bat hil da, bart, herri horretan bertan izan den trafiko istripuan. Ertzaintzak jakitera eman duenez, furgoneta batek harrapatu du, Errekalde kalean.

Kolpearen ondorioz,  larri zauritu da gaztea, eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Handik gutxira, bertan zendu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Osakidetza Ertzaintza Bizkaia EAE Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Derio Gurutzetako ospitalea Trafiko istripuen biktimak