Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute bikotekidea itotzen saiatzeagatik, Getxon

SOS Deiakek biktimaren deia jaso du: "Laguntza, hil egin nahi nau!". Ustezko erasotzaileak 25 urte ditu. Biktimen arretarako telefonoa: 016.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 25 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur goizaldean Getxon bikotekidea jo eta buruko kuxinarekin itotzen saiatzea leporatuta, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

Goizaldeko ordu biak aldera, SOS Deiakek biktimaren deia jaso du honakoaz ohartaraziz: "Laguntza, hil egin nahi naute!". Baina deia eten egin da hitz egiten ari zirenean. Gero jakin ahal izan dutenez, bikotekideak kendu egin dio telefonoa kolpe batez eta eskegi egin du. Baina, kaletik oihuak entzunda, beste pertsona batek deitu du eta erasoa non gertatzen ari zen jakinarazi dio Ertzaintzari.

Agenteak etxebizitzan bertaratu dira eta 25 urteko ustezko erasotzailea atxilotu eta biktima artatu dute.

Dirudienez, bikotea sesioan aritu da eta ondoren gizonezkoak iletik tira egin dio emakumeari, paretaren kontra bultza egin dio eta buruko kuxin batekin itotzen saiatu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea