Gizartea -

TRAFIKO ISTRIPUA

24 urteko moto gidari bat larri zauritu da Jaitzen izandako istripuan

Foruzaingoak jakitera eman duenez, moto batek eta furgoneta batek aurrez aurre jo zuten elkar, atzo.

Jaitz, atzo. Argazkia: Foruzaingoa.
Jaitz, atzo. Argazkia: Foruzaingoa.
Jaitz, atzo. Argazkia: Foruzaingoa.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

24 urteko gizonezko bat larri zauritu zen atzo arratsaldean Jaitzen (Nafarroa), moto batek eta furgoneta batek aurrez aurre elkar jo ondoren.

Kolpearen ondorioz, motoaren gidaria larri zauritu zen, eta Lizarrako Garcia Orcoyen Ospitalera eraman zuten.

Beste hiru pertsona arin zauritu ziren, eta Nafarroako Ospitalera eraman zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lizarra Nafarroako Ospitale Gunea Errepideko istripuetan zauritutakoak