Gizartea -

2011ko balantzea

250 salaketa egon dira Euskadin, tabakoaren legea urratzeagatik

Bengoa sailburuaren arabera, helburuetako bat San Mamesen ere erretzea debekatzea da, Athleticen futbol-zelai berriaren lanak amaitu bezain laster.

Rafael Bengoa Osasun sailburuaren arabera erretzeko debekua futbol zelaietara heda daiteke. Efe.
Rafael Bengoa Osasun sailburuaren arabera erretzeko debekua futbol zelaietara heda daiteke.
Rafael Bengoa Osasun sailburuaren arabera erretzeko debekua futbol zelaietara heda daiteke. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Duela urtebete indarrean sartu zenetik Euskadin 250 salaketa izan dira tabakoaren kontrako legea ez betetzeagatik. Salaketa gehienak ostalaritzan izan dira (199), nahiz eta lantokietan ere eman, baina gutxiago (10).

Rafael Bengoa Osasun sailburuak eta Celina Pereda Droga-mendetasuneko Jaurlaritzako zuzendariak prentsaurrekoa eman dute Bilbon, lehen urteko balantzea jakinarazteko.

Peredaren arabera, nahiz eta 250 salaketa egon, ez dute isunik jarri behar izan, ohartarazpen-gutunak bidaltzearekin nahikoa izan delako.

Lurraldeka begiratuta, Bizkaian 124 salaketa izan dira; Gipuzkoa, 45; eta Araban 81.

Salaketa ohikoenak erretzen uzteagatik, debekatutako guneetan erretzeagatik, tabakoa saltzeagatik eta seinalizazio ezagatik egin dira.

Futbol zelaiak eta hondartzak

Sailburuak futbol-zelai batzuetan erretzea debekatuta egotea ere aipatu du, eta, Camp Noun bezala, erretzeko debekua San Mamesen aplikatzeko helburua duela iragarri du, Athleticen futbbol-zelaiaren lanak amaitu eta berehala.

Bestalde, Osasun sailak ez du hondartzetan erretzea debekatuko; hala ere, gizarteak horrela eskatuz gero, debekua araudian sartzeko aukera dagoela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea