Gizartea -

Joko atipikoak

Tokiok agur esan die Olinpiar Jokoei eta lekukoa eman dio Parisi

Koronabirusaren pandemiaren eraginpean jokatu diren Olinpiar Jokoak ezohikoak izan dira. Matxismoak ere, zoritxarrez, bere tokia izan du.

2020ko Joko Olinpikoen amaiera ekitaldiko ikuskizuna. Argazkia: EFE.
2020ko Joko Olinpikoen amaiera ekitaldiko ikuskizuna
Olinpiar Jokoak, matxismoz zipriztinduta, beste behin

2:6

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tokiok agur esan die pandemiaren Olinpiar Jokoei, eta Parisi eman dio lekukoa. Aurtengo Olinpiar Jokoak ezohikoak izan dira. Azken momentura arte egon ziren egin ala ez zalantzan, eta azkenean egitea erabaki zuten, baina neurri oso zorrotzekin eta publikorik gabe.

Antolatzaileek balantze positiboa egin dute, baina herritarrak ez daude horren pozik. Bi asteetan jokoekin lotura zuzena duten 430 kutsapen atzeman dituzte, eta Japonian, oro har, pandemiak okerrera egin du, baina antolatzaileek esan dute horrek ez duela Jokoekin zerikusirik.

Aurten emakumeen parte-hartzea % 49ra igo den arren, berdintasunetik oraindik oso urrun gaude; izan ere, matxismoa agerian geratu da Tokioko Olinpiar Jokoetan.

Olinpiar Jokoetan euren merituengatik baloratzea nahi zuten emakume kirolariek, eta hainbatetan ez da hala izan, kirol kutsurik gabeko albisteekin zipriztindu baita emakume kirolari batzuen lehiaketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen ari da munduan? Paris azken ordukoa Frantzia argazkiak Japonia albisteak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Olinpiar jokoak Eguneko albisteak Mundu matxista