Gizartea -

Hotz-denboralea

Elurrak eragozpenak eragin ditu euskal errepideetan

Bizkaia eta Gipuzkoa abisu laranjan eta Araba horian daude elurte eta izozte handiengatik; igandera arte luzatu dute abisua. Gipuzkoan elurra egin due goiz osoan zehar, eguerdi partean bereziki.

Larunbatean hotz handiagoa egingo du.
Larunbatean hotz handiagoa egingo du.
Elurrak ez du atsedenik eman EAEn

03:36

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hotz siberiarrak gurean jarraitzen du, eta, hobera egin baino, okerrera doa.

Kostaldean, tenperatura minimoa –4 ºCkoa izan da ekialdean eta –2koa mendebaldean. Maximoa, berriz, 4 ºC bueltakoa da. Kantaurialdeko barrualdean, minimoa –6ºCkoa izan da ekialdean eta –4ºCkoa mendebaldean. Maximoa nekez iritsiko da 3ºCra. Gipuzkoan elurra egin du goiz osoan zehar, izan ere, eguerdi aldean gogor bota du. Trantsizio gunean, tenperatura minimoa –8ºCkoa izan da eta maximoa 2 ºCkoa. Ebroren bailaran, aldiz, -7 eta 3 ºC artean ibili da.

Eusko Jaurlaritzak alerta laranja ezarri du Bizkaian eta Gipuzkoan izozte eta elurteengatik, edozein mailatan.

10:00etatik 18:00etara, bai Bizkaian eta bai Gipuzkoan, alerta laranja dago, eta prezipitazio arinak zein moderatuak izan daitezke. Elurra itsas-mailan egingo du baina arratsaldeko azken orduan 100 metrora igoko da. Elur-geruza 2 eta 12 zentimetrokoa izango da 1000 metroan, eta 1 eta 7 zentimetro artekoa 200-600 metroan.

18:00etatik aurrera eta eguna amaitu arte, abisua laranjatik horira jaitsiko dute Bizkaian eta Gipuzkoan. Elurra 100 metrora botako du eta 200-300 metrora igoko da azken orduetan. Elur-geruzak 1 eta 3 zentimetroko lodiera izango du 600 metroan eta zentimetro batekoa 200 metroan.

Bestalde, Araban abisu horiari eutsiko diote, 10:00etatik egunaren bukaera arte. Elurte arinak espero dituzte, 1 eta 10 zentimetroko elur-geruzarekin.

Elurrak eragozpenak eragin ditu euskal errepideetan

Elurra eragozpenak eragiten ari da lehen mailako errepide sarean eta Altube itxi egin dute ibilgailu guztientzat. Gainera, Altubeko ordainsaritik Allarizeko tuneletara doan bidean hainbat kotxe gurutzatuta gelditu dira eta auto-pilaketak daude.

Herrera eta Orduñako portuak ere itxita daude ibilgailu guztientzat eta Gasteizko portua, Zaldiaran, Kurtzera, Bikotzgane eta Barazar kamioientzat.

Barazar eta Gasteiz arteko errepidean, (N-140) kateak behar dira, bigarren mailako portu guztietan bezala.Asteburuari begira, eskola-kirol lehiaketa guztiak bertan behera utzi dituzte EAEn, eta ehiza jarduerak ere Bizkaian eta Gipuzkoan.

Alerta naranja igandera arte luzatu da 700 metrotik gora elurra espero baita.200 pertsona baino gehiago hil dira Europan

Hotz denboralea dela-eta, 200 pertsona baino gehiago hil dira Europan, erdia baino gehiago Ukrainan. Bertan 101 lagun zendu dira, horietatik 38 azken orduetan. Ukrainaren ondoren, Poloniak jasan ditu tenperaturik hotzenak, eta, guztira, 37 pertsona hil dira bertan azken astean (horietatik zortzi bart). Erdialdeko Europan eta Balkanetan zero azpitik 30 graduraino iritsi da tenperatura, eta, hotzaldiaren ondorioz, 60 pertsona baino gehiago zendu dira. Errumanian 24 lagun hil dira, eta 6 gehiago zendu dira Bosnian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea