Ume lapurtuak -

Bilera instituzionala

Justizia idazkariak SOS Haur Lapurtuak hartuko du aste honetan

Artxiboak irekitzea eta ikerkuntzak aurrera eraman ahal izateko ustezko delituak ez preskribitzea exijituko dute ume lapurtuen senitartekoek. "Estalketekin amaitzea nahi dugu", aldarrikatu dute.

SOS Haur Lapurtuak elkarteak Euskadin egindako azken manifestazioan. Argazkia: EFE
SOS Haur Lapurtuak elkarteak Euskadin egindako azken manifestazioan.
SOS Haur Lapurtuak elkarteak Euskadin egindako azken manifestazioan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ume lapurtuen tramarekin lotutako senitartekoen elkarteak hartuko ditu datorren ostiralean Fernando Roman Estatuko Justizia idazkariak. Haur lapurtuen auziekin harremana duten senitartekoek artxiboen irekieraren beharra helaraziko diote Romani eta baita ikerkuntzak aurrera eraman ahal izateko ustezko delituak ez preskribitzea ere.

ANADIR, SOS Haur Lapurtuak Madril eta Andaluziako Ume Lapurtuen Elkarteekin, besteak beste bilduko da Justizia idazkaria Ministerio honen egoitzan. Auziari "arreta berezia" eskainiko ziola Alberto Ruiz-Gallardonek Parlamentuan hitza eman zuenetik lehen bilera instituzionala izango da ostiral honetakoa.

Elkarteek azpimarratu dutenez, "salaketa gehienak atzera bota izana" salatuko eta izapideak berriro abian jartzea eskatuko dute. Halaber, auzi hauek ikertzeko Estatuko Segurtasun Indarren menpean egongo litekeen ikerkuntza talde baten sorkuntza proposatuko dute. "Polizia Judizialeko talde bat izan daiteke", esan dute.

Gainera, haurrei buruz Elizak edo ospitalek gordetako informazioa lortzeko zailtasunak ere kritikatu dituzte. "Estalketekin amaitzea eta, Datuen Babesarako Legea urratu gabe, dokumentazioa lortzea nahi dugu", aldarrikatu dute.

Auzi honekin lotutako senitartekoek 90.000 sinadura inguru eman dizkio Estatuko Fiskaltza Nagusiari. Haien esanetan, Ministerio Publikoak 1.072 salaketa jaso ditu eta haietatik % 30ak atzera bota dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea