Gizartea -

Nafarroa

Gazte bat hil da itota Allotzeko urtegian

Suhiltzaileen urpekariek gizonaren gorpua berreskuratu eta ertzeraino eraman dute. Foruzaingoa ere bertaratu da.

Uretako Erreskate Taldeko kideek aurkitu dute hilotza. Argazkia: Bomberos de Navarra.
Uretako Erreskate Taldeko kideek aurkitu dute hilotza. Argazkia: Bomberos de Navarra.
Uretako Erreskate Taldeko kideek aurkitu dute hilotza. Argazkia: Bomberos de Navarra.

Eitb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gazte bat hil da itota larunbat arratsaldean Allotzeko urtegian, Nafarroan, Foru Gobernuak jakitera eman duenez.

Arratsaldeko zazpiak pasata, SOS-Nafarroak abisu bat jaso du: pertsona bat desagertua zegoen, urtegian horretarako prestatutako guneetako batean bainua hartzen ari zela.

Uretako erreskate taldea, Lizarrako suhiltzaileak, mediku taldea, anbulantzia eta Foruzaingoa bertaratu dira.

Gaztearen gorpua 22:00ak aldera aurkitu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak Itotzeak itsasoan