Gizartea -

KORONABIRUSA

Euskadiko 16-19 urteko gazteen % 51k eta 12-15 urteko % 26k txertoaren dosi bat dute gutxienez

EAEko hamabi urtetik gorako biztanleen % 73,5ek, 1.453.780 pertsonak, pauta osoa bete dute.

Osasun-langile bat gazte bati txertoa jartzen. Argazkia: EFE.
Osasun-langile bat gazte bati txertoa jartzen.
Joan den astean 90.000 txerto ipini ditu Osakidetzak, aurrekoan baino 11.000 gehiago

1:14

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko hamabi urtetik gorako biztanleen % 73,5ek covid-19aren aurkako txertaketa-pauta bete dute, eta % 81,4k gutxienez dosi bat jaso dute. Gazteenen artean, 16 eta 19 urte bitartekoen erdiak baino gehiagok (% 51,3) eta 12 eta 15 urte bitarteko biztanleen lautik batek (% 26,21) gutxienez dosi bat jarrita dute.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren txertaketa-buletinaren arabera, Euskadin jasotako txertoen % 96,9 eman dituzte, hau da, 2.895.339.

Guztira, 1.453.780 pertsonak jaso dute covid-19aren aurkako pauta osoa, hau da, 12 urtetik gorako biztanleen % 73,5ek, eta, % 81,4k (1.610.027 pertsona) gutxienez dosi bat jaso dute. % 2k kontraindikazioren bat du edo uko egin dio seruma jasotzeari.

Adinaren arabera, 100 urtetik gorakoen % 95,4k, 90 eta 99 urte bitartekoen % 93,1ek eta 80 eta 89 urte bitartekoen % 97,1ek jaso dute txertoaren lehen dosia. 70 eta 79 urte bitartekoen artean, % 95,7k hartu dute; 60 eta 69 urte bitartekoen artean, % 93k, eta 50 eta 59 urte bitartekoen artean, % 91,9k.

40 eta 49 urte bitarteko biztanleen % 87,1ek, 30 eta 39 urte bitartekoen % 73,6k, 20 eta 29 urte bitartekoen % 56,1ek, 16 eta 19 urte bitartekoen % 51,3k eta 12 eta 15 urte bitartekoen % 26,2k ere jaso dute lehen dosia.

Jarraibide osoa

Txertaketa osoa duten pertsonen tasa % 94,4koa da 100 urtetik gorakoen artean, % 93koa 90 eta 99 urte bitartekoen artean eta % 96,7koa 80 eta 89 urte bitartekoen artean. Ehuneko hori % 95,5ekoa da 70 eta 79 urte bitartekoen artean; % 92,6koa, 60 eta 69 urte bitartekoen artean; eta % 90ekoa, 50 eta 59 urte bitartekoen artean.

Gainera, dagoeneko bigarren dosia jaso dute 40 eta 49 urte bitarteko pertsonen % 85,6k; 30 eta 39 urte bitartekoen % 62k; 20 eta 29 urte bitartekoen % 26,3k; 16 eta 19 urte bitartekoen % 13k, eta 12 eta 15 urte bitartekoen % 3,1ek.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Iparraldea Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Sendagaiak Txertoak Koronabirusa Gazteak