Gizartea -

Gipuzkoako Fiskaltzak

Espetxe zigorra eskatu dute sei hondeamakina lapurtzeagatik

Lapurretak Euskadin eta Kantabrian egin zituen akusatuak 2009 urtean. Poliziak hondeamakinak kamioi batean eramaten harrapatu zuen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Fiskaltzak bi urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu du Euskadin eta Kantabrian sei hondeamakina lapurtzeagatik akusatuta dagoen gizon batentzat.

Lehen lapurreta 2009ko maiatzak 27an gertatu zen eta ustezko lapurrak Oiartzungo (Gipuzkoa) eraikuntza-lan batetik hondeamakina txiki bat hartu zuen.

Egun bat beranduago, Kantabriako Campuzano herritik Tanosera doan errepidean zegoen beste hondeamakina bat hartu zuen, Torrelavegan.

Hirugarren lapurreta, maiatzaren 31n gertatu zen, akusatuak lau hondeamakina txiki hartu zituenean Langraiz Okako (Araba) Los Llanos industriagune ondotik.

Lapurreta honen ostean, inputatuak eta oraindik identifikatu gabe dauden lagundu zioten beste persona batzuk, makinak Burgoseko Valle de Mena herrira eraman zituzten, eta ustezko lapurrak Gijano-Santecilla industriagunean alokaturik zuen industria-nabe batean utzi zituen.

Egun batzuk beranduago, 2009ko ekainaren 10an, Poliziak ustezko lapurra hondeamakinak kamioi batean eramaten harrapatu zuen. Frantziako Marseilla hirira eramateako enkargua omen zuen.

Lapurtutako beste makinak bere industria-nabean aurkitu zituzten eta jabeei itzuli zizkieten.

Fiskaltzak etengabeko lapurreta delitua egozten dio eta bi urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu du. Gainera, hondeamakinen jabeei 2.913 euro eman beharko dizkie.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea