Gizartea -

Bilbon

Arauak urratzen dituzten txirrindulari eta oinezkoak salatuko dituzte

Bilboko Udaltzaingoak abian jarri du oinezkoak harrapatzeko arriskua murrizteko kanpaina. Helburua, jendea ohartaraztea eta arriskuez jabetzea da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udaltzaingoak, Euskal Autonomia Erkidegoko Bide Segurtasunerako Plan Estrategikoaren jarraibideekin bat etorrita, hiri barruko harrapaketak kontrolatzeko kanpaina egingo du, baita bizikletei buruzko arautegia behar bezala betetzeko kanpaina berezia ere, izan ere, Udaltzaingoak esan duenez, herritarrek geroz eta kexa gehiago dituzte bizikletak oinezkoen guneetan era desegokian ibiltzen direlako.

Udaltzainek, bataz beste, lau kontrol egingo dituzte egunero, bi goizez eta beste bi arratsaldez, euren kokapen edo diseinuagatik, bide segurtasunaren ikuspegitik arriskutsuak izan daitezkeen oinezkoen pasabideetan. Beste lau kontrol bizikletak ibiltzen diren ohiko lekuetan egingo dituzte.

2011n 566 oinezko ohartarazi eta 12 salatu zituzten jokaera desegokiengatik. Gainera, 75 txirrindulari ohartarazi eta 3 salatu zituzten. Bestalde, oinezkoen lehentasuna ez errespetatzeagatik 16 gidari salatu zituzten Bilbon.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea