Gizartea -
Kanpaina
Udan Errusiako haurrak hartzeko Gipuzkoako familien bila dabiltza
Joan den urtean Errusiako ehun haur inguru hartu zituzten erakunde ongile honek bultzatutako kanpainari esker.
Erredakzioa
Bikarte ongintzazko erakundeak Gipuzkoako familiak aurkitu nahi ditu udan Errusiako umezurtz-etxe eta egoera ahuleko familietatik datozen haurrak hartzeko.
Datorren ostiralean, Donostian, informazioa emateko bilera bat egingo da, elkartasun programa honen nondik norakoak azaltzeko.
Euskadi osoan deitzen ditu horrelako ekimenak Bikarte elkarteak. Errusiako haurrak kutsadura nuklearra pairatzen duten Briansk herritik datoz, baita Nizhnevartousk eta Krasnoyarsk muturreko klima duten lurraldeetatik ere.
Lehengo urtean ehun haur inguru hartu zituzten udan eta Gabonetan elkarte honek bultzatutako kanpainari esker.