Gizartea -

KORONABIRUSA

Kutsatutako pertsonek txertoa jaso ahal izateko tartea bi hilabetera murriztu dute Nafarroan

Euskal Autonomia Erkidegoa joan den astean hasi zen duela bi hilabete koronabirusa pasatu zuten herritarrak txertatzen.

Kutsatutako pertsonek txertoa jasotzeko tartea bi hilabetera murriztu dute Nafarroan. Irudia: EFE
Kutsatutako pertsonek txertoa jaso ahal izateko tartea bi hilabetera murriztu dute Nafarroan
Kutsatutako pertsonek txertoa jasotzeko tartea bi hilabetera murriztu dute Nafarroan. Irudia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Talde-inmunizazioa bizkortze aldera, Nafarroako Gobernuak koronabirusaz kutsatutako 65 urtetik beherako pertsonen txertaketa bi hilabetera aurreratzea erabaki du. Ondorioz, positibo izan direnek ez dute zertan sei hilabete itxaron beharko txertoa jarri ahal izateko.

Aldaketa horiekin, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua egoera horretan dauden 7.000 pertsona baino gehiagori hitzordua ematen hasiko da herritar horiek inmunizatzeko.

Hala jakinarazi du Santos Indurain Osasun kontseilariak, Marian Nuin Nafarroako Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutuko zuzendariarekin batera emandako prentsaurrekoan. Epe eta sistema propioak dituzten aurrerapenak ere jasotzen ditu protokoloak, talde eta egoera jakin batzuetan.

Joan den astean, iragarpen bera egin zuen Jaurlaritzak, eta EAEn jada Osakidetza hasi da koronabirusa duela bi hilabete igaro duten pertsona horiei txertoa jartzen.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Nafarroa gaur Gaixotasunak bideoak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Albisteak Nafarroako Gobernua berriak Medikuntza albisteak Sendagileen albisteak Erizainak azken ordukoa Botikak albisteak Txertoak egutegia Nafarroako Ospitale Gunea COVID fokuak Osasunbidea gaur