Gizartea -

Gertakaria

Haur bat hil da Katalunian, eraikin batean piztutako sutean

Goizaldean piztu den sutearen eraginez beste hamar pertsona zauritu dira, horien artean hiru, larri daude.

Zazpi urteko neskatoa hil da Cornella de Llobregateko eraikin batean piztutako sutean. EITB
Zazpi urteko neskatoa hil da Cornella de Llobregateko eraikin batean piztutako sutean. EITB
Zazpi urteko neskatoa hil da Cornella de Llobregateko eraikin batean piztutako sutean. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zazpi urteko neskato bat hil da eta beste hamar bat zauritu, horien artean hiru larri, Cornella de Llobregat (Bartzelona) herriko eraikin batean piztutako sutean.

Generalitateko suhiltzaileek jakinarazi dutenez, sua goizeko bostak aldera piztu da Avet kaleko eraikin batean, garrek batik bat lehen solairuko etxebizitzan eragin dituzte kalteak.

Su hartu duen etxebizitzan, alegia, zazpi urteko neskato baten gorpua aurkitu dute, beste hiru pertsona egoera larrian erreskatatu dituzte eta Vall d´Hebron ospitalera eraman dituzte eta beste lau arin zaurituta Moisés Broggi ospitalera eraman dituzte.

Horiez gain hiru urteko ume bat eta Sant Joan de Deu ospitalera eraman dute kea arnasteagatik, eta beste bi pertsona Bellvitgeko ospitalera.

Halaber, eraikineko beste bi bizilagun tokian bertan artatu dituzte larrialdi zerbitzuetako kideek.

Cornella de Llobregateko Udal iturriek jakinarazi dutenez, biktima, zazpi urteko neskatoa, bost neba-arreben artean gazteena zen. Antza, jatorri marokoarreko familia, lehen solairuko etxebizitzan bizi zen, sua piztu den tokian, alegia.

Larri zauritutako kideen artean bi, neskatoaren nebak dira. Beste bi anaiak, onik daude, beste senide batzuen etxean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea