Gizartea -

Lan istripua

Behargin bat hil da Derion, teilatu batetik behera erorita

11:00ak aldera jazo da ezbeharra, eta gizona unean bertan hil da.

Lan-istripua 11:00ak aldera jazo da, Derioko Erdiko kalean. Argazkia: EITB Media
Lan-istripua 11:00ak aldera jazo da, Derioko Erdiko kalean. Argazkia: EITB Media
Lan-istripua 11:00ak aldera jazo da, Derioko Erdiko kalean. Argazkia: EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Teilatu batean lanean zebilen behargin bat hil da Derion, bertatik lurrera erori ostean.

Radio Euskadik jakitera eman duen, 11:00ak aldera jazo da istripua. Erori aurretik, gizona Erdiko kaleko etxebizitza baten teilatua konpontzen ari zen. Jausi eta unean bertan hil da, Jaurlaritzako Segurtasun Sailak berretsi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Herriak eta Hiriak Azken ordukoa Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Derio