Itxi

2021/08/21

20:28

Gizartea

Baso-sutea

Suak ehun hektarea inguru kiskali ditu Ezkarain, bost ordu baino gutxiagoan

Agentziak | EITB Media

Errioxako Gobernuak azaldu duenez, bi fokuk eragin dute baso-sutea. Ildo horretatik, sua nahita piztu duten edo ez argitzeko ikerketa zabalik dago oraindik. Oraingoz, ez dago arriskurik herritarrentzat.

  • Sute batek ehun hektarea inguru kiskali ditu Ezkarain. Argazkia: @BBFFRioja

    Sute batek ehun hektarea inguru kiskali ditu Ezkarain. Argazkia: @BBFFRioja

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ehun hektarea inguru kiskali dira larunbat honetan San Lorenzo mendian piztu den baso-sutean, Ezkarai inguruan, Posadas eta Azarrulla artean. Hain zuzen ere, 13:30 aldera piztutako bi fokuk eragin dute sutea. Une honetan, 150 pertsona baino gehiago ari dira sua itzaltzeko lanetan, besteak beste, ur-hegazkin bat eta suhiltzaileak.

Errioxako Gobernuak arriskutsutzat jo du baso-sutea, eta, 15:00ak aldera, Lubia Baso Suteen Errefortzu Brigada iritsi da Ezkaraira, sua itzaltzeko asmoz. Ondoren, Trantsizio Ekologikorako Ministerioak bidalitako Daroca brigada batu da.

14:00ak aldera, zirkulazioa eten dute LR-415 errepidean, Ezkarai parean, "sua itzaltzeko garraioak arazorik gabe igaro ahal izateko". Gainera, Ezkaraiko igerilekuak hustu dituzte; lanean ari diren ur-hegazkinek ura biltzeko erabili ditzaten.

Errioxako Gobernuak azaldu duenez, bi fokuk eragin dute baso-sutea. Ildo horretatik, sua nahita piztu duten edo ez argitzeko ikerketa zabalik dago oraindik. Zehazki, pinudiari, inguruko basoari eta sastrakei eragiten die. Oraingoz, ordea, ez dago arriskurik herritarrentzat.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;