Gizartea -
Eusko label online
Eusko Labelek Internet bidezko denda zabaldu du
Eusko Label jatorri deitura duten produktuak saltzeko asmoz, webguneko sortzaileek 5 euroko opari-txekea eskainiko duen promozioa jarri dute martxan.
Erredakzioa
“Euskal Baserri”ko produktuak, “konfiantzazko markenak” eta produktu propioak saltzeko asmoz, Eusko Labelek (www.euskolabeltienda.com) denda birtuala zabaltzea erabaki du.
Webgunea sortzearen arrazoia Internetek duen arrakastari egotzi diote arduradunek. Hori dela eta, saltoki birtual horren bitartez Hazi-k kontrolatu eta gestionatzen dituen Eusko Label jatorri deiturako produktuak saltzen saiatuko dira.
Modu horretan, elkartearen bazkide diren saltzaileei salmenta bide berri bat eskaintzea izango da helburua, jakinik azken hamarkadan horrelako produktuen salmentak jasan duen eraldaketa. “Online salmentak muga geografikoak desagertzea dakar, eta orain arte heldu ez garen lekuetara heltzeak gure izaera erakusteko aukera emango digu” azaldu dute.
Opari txekeak
Hainbat abantailaren artean, Interneteko saltokiak “kalitatezko gestio eta bermea” eskaintzen dituela azpimarratu dute webgunearen arduradunek. Horrez gain, “Euskadi bezalako inguru ezin hobeagoan hazitako produktuen eskaintza zabala” eskainiko dutela ziurtatu dute.
Eusko Label jatorri deitura duten produktuak saltzeko asmoz, webguneko sortzaileek 5 euroko opari-txekea eskainiko duen promozioa jarri dute martxan.
Horretarako, webgunearen buletin ofizialean harpidetzea derrigorrezkoa izango da, eta behin izena emanda produktuen inguruko promozioak, nobedadeak, beherapenak, kanpainak edota produktuen, osasunaren eta gastronomiaren inguruko informazioa jasoko da.