Gizartea -

Ezbeharra

Gizon baten gorpua erreskatatu dute Bilboko itsasadarrean

Jausten ikusi duen lekuko batek uretara egin du salto, baina ez du lortu gizona artatzea.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suhiltzaileek gizon baten gorpua erreskatatu dute, larunbat goizaldean, Bilboko itsasadarrean. Biktima uretara erori da, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak berretsi duenez.

5:30 aldera, hainbat lekukok larrialdi zerbitzuak ohartarazi dituzte, gizona erortzen ikusi baitute. Horietako batek uretara egin du salto, baina ez du lortu biktima artatzea.

Iristean, suhiltzaileek lekukoa erreskatatu eta biktimaren heriotza konfirmatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Herriak eta Hiriak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Sua amatatzeko lanen azken ordukoa