Gizartea -

Nafarroa

Legez kanpoko barbakoa batek bi ibilgailu eta hainbat fruta-arbola erre ditu Iruñean

Gogorarazi behar da udan zehar guztiz debekatuta dagoela suaren erabilera Nafarroako hegoaldean.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko lursail partikular batean egindako legez kanpoko barbakoa batek bi ibilgailu eta hainbat fruta-arbola erre ditu. Gogorarazi behar da Nafarroako hegoaldean guztiz debekatuta dagoela suaren erabilera.

Suhiltzaileak gertakaria jazo den ingurura gerturatu dira eta bi ordu pasa eta gero amaitutzat eman dute sutea, Nafarroako Foru Poliziak informatu duen arabera.

Gogorarazi behar da udan zehar guztiz debekatuta dagoela suaren erabilera Nafarroako hegoaldean, kanpinetan izan ezik. Gainera, su- edota bero-sorgailuak erabiltzea ere debekatuta dago.

Nafarroako iparraldean, aldiz, suaren erabilpena ez dago debekatuta horretarako gaitutako guneetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Suteak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak