Gizartea -

EUSTAT

Euskadiko migrazio-saldo positiboa jaitsi egin da 2020an

Eustaten datuen arabera, emigrazioak % 6,5 eta immigrazioak % 32,7 jaitsi dira 2020an. Horrekin batera, Euskadiko emigrazio-tasa beste autonomia-erkidegoen batezbestekoa baino baxuagoa izan da.

Euskadiko emigrazio-tasa beste autonomia-erkidegoen batez bestekoa baino baxuagoa izan da
Euskadiko emigrazio-tasa beste autonomia-erkidegoen batez bestekoa baino baxuagoa izan da
Euskadiko emigrazio-tasa beste autonomia-erkidegoen batez bestekoa baino baxuagoa izan da

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eustaten datuen arabera, Euskadik migrazio-saldo positiboa izan du 2020an; hala ere, migrazioak ekarritako pertsonen kopurua 4.512ra jaitsi da, aurreko urtean 19.400 izan ondoren. Gainera, Euskadiko emigrazio-tasa beste autonomia-erkidegoen batezbestekoa baino baxuagoa izan da.

Daturik esanguratsuena immigrazioan izandako % 32,7ko jaitsiera izan da: 2020an 35.221 immigrante zenbatu zituzten; 2019an, aldiz, 52.306.

Bestalde, emigranteen kopuruak ere behera egin du, 2020ko datuekin alderatuta, baina beherakada ez da hain nabarmena izan: 2020an 30.709 emigrante zenbatu zituzten, 2019an zenbatutakoak baino % 6,5 gutxiago, urte horretan 32.838 zenbatu baitzituzten.

Datuak lurraldez lurralde ikusita, Gipuzkoak izan zuen migrazio-saldorik altuena kopuru absolutuetan, 2.130 pertsona gehiago zenbatu baitzituzten; Bizkaiak 1.538 pertsonako saldo positiboa izan zuen, eta Arabak, 799 pertsonakoa. Kopuru erlatiboetan, Bizkaian egin du behera gehien, aurreko urteko datuekin alderatuta, eta migrazio-saldoa % 85,9 murritzagoa izan da. Araban jaitsiera erlatiboa % 72,1ekoa izan da, eta Gipuzkoan, % 60,5ekoa.

Horrekin batera, atzerriko herrialde bateko immigranteen kopuruak % 45eko beherakada izan du. 2020an 16.942 immigrante zenbatu zituzten, eta 2019an, aldiz, 30.821. Eta emigrazioari dagokionez, 11.697 emigrante joan ziren iaz atzerriko herrialde batera, eta 12.688 izan ziren aurreko urtean. 2020an atzerrira joandakoak, beraz, % 7,8 gutxiago izan dira.

Besteak baino baxuagoa

Euskadiko emigrazio-tasa beste autonomia-erkidegoen batezbestekoa baino txikiagoa da. Kanpoko edo erkidegoz kanpoko mugikortasun geografikoari dagokionez, 2020an Euskadiko 1.000 biztanletik 30i eragin die; hau da, autonomia-erkidegoetakoa baino 5 puntu txikiagoa izan da. Izan ere, autonomia-erkidegoetan, 1.000 biztanletik 35 mugitu ziren, batez beste. Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Araban % 34,6koa izan zen, Bizkaian % 29koa eta Gipuzkoan % 29,5ekoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak migrazioa gaur Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Eustat gaur