Gizartea -

Sexu-abusuak

Surf irakasle bat kartzelatu dute Gipuzkoan sei adingaberi sexu-abusuak egitea egotzita

Ertzaintzaren ikerketaren arabera, gutxienez sei adin txikikori egin zizkien sexu gehiegikeriak. 37 urteko gizona Hondarribian atxilotu zuten abuztuaren 28an eta epaileak kartzelan sartzeko agindua eman du.

Gizon bat atxilotu dute Hondarribian haurrei sexu-abusuak egitea egotzita.
Gizon bat atxilotu dute Hondarribian haurrei sexu-abusuak egitea egotzita.
Surf irakasle bat kartzelatu dute Gipuzkoan sei adingaberi sexu-abusuak egitea egotzita

1:31

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den abuztuaren 28an, Ertzaintzak 37 urteko gizon bat atxilotu zuen Hondarribian adingabeei sexu-abusuak egitea leporatuta, EITB Mediak jakin ahal izan duenez.

Atzemandakoa surf irakaslea da eta, ustez, surf eskoletan egin zituen abusuak. Ertzaintzaren ikerketaren arabera, Gipuzkoan izandako sei erasorekin egon daiteke lotuta.

Atxilotua abuztuaren 30ean eraman zuten epailearen aurrera eta honek gizona behin-behinean espetxeratzeko agindua eman zuen.

Ustezko pederastak surf eta skate klaseak ematen zituen. Normalean Hondarribian geratzen zen adin txikikoekin eta Landetara joaten ziren eguneko edo egun batzuetako irtenaldia egiteko eta surfean aritzeko.

EITB Mediak jakin ahal izan duenez, ustezko erasotzailea biktimei hurbiltzen zitzaien bakarrik zeudenean, eta abusuak, besteak beste, kanpin-dendetan eta atxilotutakoaren furgonetan gertatzen ziren.

Asteburu honetan ezarritako salaketa funtsezkoa izan da. Epaileak biktima entzun eta gero, astelehenean, monitorea Martuteneko kartzelara bidali zuten behin-behinean.

Salatutako abusuak baliteke urte batzuk arinago gertatu izana. Ustezko pederasta aurtengo udan ere adin txikikoei surfeko klaseak ematen ibili da.

Ikerketak irekita jarraitzen du eta ez dute baztertzen salaketa gehiago egotea. Kasua sekretupean dago.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Hondarribia Gizartea Surfa Eguneko albisteak Albisteak Sexu erasoak Irakasleen albisteak gaur