Gizartea -

Ikerketa soziologikoa

Euskal herritarren % 40k ez du lanean maitemintzea baztertzen

Lantokian amodiozko harremanak izatea onartuko lukeen euskal herritarren kopurua %5 handitzen da "bikotea buruzagia ez bada".

Emakumezkoak dira lanean amodioa aurkitzeko jarrera hobea agertzen dutenak. Argazkia: artxibo.
Emakumezkoak dira lanean amodioa aurkitzeko jarrera hobea agertzen dutenak.
Emakumezkoak dira lanean amodioa aurkitzeko jarrera hobea agertzen dutenak. Argazkia: artxibo.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal herritarren % 39k lanean amodiozko harremanak izateko prest dagoela onartzen du, Espainian baino % 1 gehiago, hain zuzen, ETT Randstad enpresak egindako ikerketaren arabera.

Are gehiago, lanean bikotea aurkitzea baztertzen ez duten euskal herritarren kopurua % 5 igotzen da "balizko bikotekidea buruzagia ez denean".

Ikerketaren arabera, lanean maitasuna aurkitzeko jarrera hobea duten espainiarrak Asturias, Galizia eta Aragoiko biztanleak dira. Nafarrek, kantabriarren eta Gaztela Mantxakoek, aldiz, jarrera itxiagoa dute.

Emakumezkoak, 26-44 urte artekoak

Amodiozko harremanak izateko prest dagoen langilearen irudia 26 eta 44 urte bitarteko emakumezkoarena da, maila ertaineko ikasketak dituena.

Hala ere, inketak dioenez, amodioa lantokian aurkitzeko prest daudenen kopurua behera egiten ari da urtetik urtera, batez ere enpresa batzuetan ez dagoelako oso ondo ikusita esparru pertsonala eta profesionala nahastea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea