Gizartea -

koronabirusa

Sei atxilotu eta lau udaltzain zaurituta, Iruñean jazotako istiluetan

Agenteek jendez gainezka zeuden Alde Zaharreko zenbait gune hustu dituzte gauean. Udaltzaingoak bizilagunen hainbat kexa jaso ditu.

Jende pilaketak egon dira Alde Zaharreko hainbat puntutan. Argazkia: Iruñeko Udaltzaingoa
Jende pilaketak egon dira Alde Zaharreko hainbat puntutan. Argazkia: Iruñeko Udaltzaingoa
Sei atxilotu eta lau polizia arin zaurituta, bart Iruñean izandako istiluetan

1:04

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sei pertsona atxilotu dituzte eta lau udaltzain zauritu dira bart Iruñeko Alde Zaharrean jazotako istiluetan. Udaltzaingoaren patruilak kalean edateko bildutako jende-taldeak desegitera gerturatu direnean, hainbatek botilak jaurti dizkiete, eta lau udaltzain zauritu dira, Jesus Beriain Udaltzaingoaren eledunak Euskadi Irratiari azaldu dionez. Ondoren izandako istiluak direla eta, poliziek dozena-erdi pertsona atxilotu dituzte, desordena publikoak sortzea, kalteak eragitea eta bortizkeriaz egindako lapurreta egitea egotzita.

Ostegun gauean, Alde Zaharreko tabernak itxi ondoren, jende andana San Gregorio kalean pilatuta zegoela salatzeko bizilagun baten deia jaso zuen Udaltzaingoak. Lekukoaren arabera, zarata "jasangaitza" zen, eta zenbait pertsona indarrez atarietara sartzen saiatzen ari ziren. Horrela,, Udaltzaingoaren patruilak kalea hustera joan direnean, hainbatek botilak jaurti dizkiete, eta baten batek istiluak baliatu ditu inguruko dendetan lapurreta egiteko, polizia iturriek baieztatu dutenez.

San Gregorio kalean ez ezik, Sarasate pasealekuan, Yamaguchi parkean eta liburutegi nagusiaren inguruan ere desegin dituzte kalean edaten ari ziren jende-multzoak. Halaber, sei etxebizitzatan ere esku hartu du Udaltzaingoak, festa jendetsuak egiten ari zirelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Gaurko albisteak Nafarroan Delituak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Iruñeko Udala azken ordukoa Koronabirusa Iruñeko Alde Zaharra Gazteak azken ordukoa