Gizartea -

KORONABIRUSA

Hirugarren egunez jarraian behera egin dute kutsatzeek Nafarroan eta pertsona bat hil da

31 positibo berrirekin, ekainaren 27tik atzeman duten kopururik txikiena izan da igandekoa.

Baheketa bat Lodosan, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.
Baheketa bat Lodosan, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.
Baheketa bat Lodosan, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken orduetan, 31 kutsatze berri hauteman dituzte Nafarroan, Foru Gobernuak emandako datuen arabera. Egindako 711 probetatik % 4,4 izan dira positibo.

Horrela, ekainaren 27tik (29 kasu detektatu zituzten) foru erkidegoan erregistratu duten kopururik txikiena izan da igande honetakoa.

Ifrentzuan, 84 urteko emakume bat hil da covid-19ak jota azken orduetan. Hala, pandemia hasi zenetik, 1.231 pertsona hil dira Nafarroan.

Ospitaleetako egoerari dagokionez, bi gaixo ospitaleratu behar izan dituzte, baina bakar bat ere ZIUn. Guztira, 70 pertsona daude Osasunbideko ospitaleetan, eta horietatik 24 egoera kritikoan daude.

Datuak gunez gune aztertuz gero, azken 24 orduetan, Iruñeko II. Zabalgunean zenbatu dituzte positibo gehien: hiru. Halaber, bina erregistratu dituzte Iruritan, Sarrigurenen, Lizarran, Mendabian, Mendebaldeko Tuteran, Ekialdeko Tuteran eta Mutiloan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Tutera Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Burlata Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Altsasu Sendagaiak Txertoak Barañain Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Osasunbidea gaur