Gizartea -

Sevilla

Gaixorik dagoen anaia sendatuko duen haurtxoa jaio da

Zelula transplanteak anaia sendatzen lagunduko du. Bizkarrezur muineko aplasia larria du eta bizkarrezur muinean odola ekoizteaz arduratzen diren zelulak desagertzen zaizkio.

Gaixorik dagoen anaia sendatuko duen haurtxoa jaio da. Argazkia: Efe
Gaixorik dagoen anaia sendatuko duen haurtxoa jaio da.
Gaixorik dagoen anaia sendatuko duen haurtxoa jaio da. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaixotasun larria duen anaia salbatuko duen haurtxoa jaio da asteburuan Sevillako ospitale batean.

Estrella haurtxoaren zelulak Antonio anaiari transplantatuko dizkiote, izan ere, bizkarrezur muineko aplasia larria du eta bizkarrezur muinean odola ekoizteaz arduratzen diren zelulak desagertzen zaizkio, Andaluziako Osasun Sailak jakitera eman duenez.

Bigarren aldia da anaia edo arreba salbatzeko helburuarekin haurtxo bat jaiotzen dela Sevillan.

Maria Jesus Montero Osasun sailburuak, Guillermo Antiñolo Genetika zuzendariak eta Jose Antonio Perez Hematologia Klinikoko zuzendariak prentsaurrekoa emango dute gaur kasuaren nondik norakoak azaltzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea