Gizartea -

Atxiloketa

32 urteko gizonezko bat atxilotu dute Sopelan airera tiro egiteagatik

Gertakaria goizeko lehen orduan izan da, Sopelan. Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, gizona airera tiro egiten hasi da eskopeta batekin, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ertzaintzak atxilotu egin du, mehatxu-delitu bat egotzita eta armaren bila ari da orain.

Eitb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 32 urteko gizonezko bat atxilotu du Sopelan, mehatxu delitu bat egin duelakoan; izan ere, antza denez, auzo-eztabaida batean eskopeta batekin airera tiroka aritu da. 

Gaur goizeko hamarrak inguruan, Sopelako Errekagane kalean gertatu da iskanbila. Auzokideek Ertzaintzari abisu eman diote pertsona bat tiro egiten ari zela airera eskopeta batekin, Segurtasun Saileko iturriek adierazi dutenez.  

Bartaratu direnean, agenteek gizonezkoa aurkitu dute; une horretan ez zuen eskopetarik, baina mehatxu-delitua egotzita atxilotu egin dute. 

Gertakaria auzokideen arteko eztabaida batekin lotuta egon daitekeela uste du Segurtasun Sailak. 

Eritzaintza atxilotuaren etxean sartzeko baimenaren zain dago, arma aurkitzen saiatzeko. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Herriak eta Hiriak Sopela Bizkaia EAE albisteak Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak