Gizartea -

Iragarpena

Hotzaldia baretuz doa, baina elurrak jarraituko du kota altuetan

Euskalmeten arabera, ez dugu hotz handirik izango, baina elurra kota altuetan nagusi izango da.

Gasteizko kaleak garbitzen. Argazkia: Efe
Gasteizko kaleak garbitzen. Argazkia: Efe
Gasteizko kaleak garbitzen. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteartean, prezipitazio asko izaten jarraituko dugu; goizean ugariago eta sarriago egingo du. Elur-kota 800 metrotik 600-700 metrora jaitsiko da goizean, Euskalmeten arabera.

Iparraldeko haizea zakar ibiliko da kostaldean, mendi inguruetan eta Ebro ibarrean; haize ufadak 80 km/h-ko abiadurara gerturatu daitezke.

Tenperatura maximoa 8 gradura iritsiko da Donostian eta Bilbon, eta Gasteizen termometroak gradu 1era iritsiko dira gehienez.

Alerta laranjak indarrean jarraitzen du, 600-700 metrotik gora elurra egitea espero baita.

Asteazkenean zerua oso hodeitsu egongo da. Prezipitazio txikia egingo du, bereziki kantauri isurialdeko mendebaldean. Elur-kota 600-800 metro inguruan kokatuko da eta arratsaldean 700-900 m ingurura igoko da. Ipar/ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin kostaldean eta mendi inguruetan. Tenperatura minimoetan, aldaketarik ez eta maximoak gutxi igoko dira.

Alerta laranja bertan behera geratu eta abisu horia izango da elur eta izotz arriskuagatik.

Ostegunean berriz ere zerua oso hodeitsu egongo da. Prezipitazio txikia egingo du eta elur-kota 900 metro ingurura igoko da. Ipar-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogor batzuekin kostaldean eta mendi inguruetan. Tenperatura gutxi igoko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea