Gizartea -

'Bortxa' telefonoak

GPSa duten sakelako 670 telefono, indarkeria matxistaren biktimentzat

Ertzaintzak "bortxa" izeneko 670 telefono banatuko ditu tratu txarren biktimen artean. GPSari esker berehala jakin daiteke biktimaren kokalekua eta segurtasun neurriak indartzeko aukera ematen du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintza indarkeria matxistaren biktimen artean 670 telefono berri banatzen hasi da. Sakelako telefono berriei 'bortxa' izena eman diete, GPSa dute eta horri esker berehala jakin daiteke biktima non dagoen eta ondorioz, agenteek segurtasuna indartu dezakete.

Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, 670 telefono banatu dituzte guztira Ertzaintzaren 25 komisarietan, % 40 Bizkaian, % 32 Gipuzkoan eta % 28 Araban.

Egun emakumeen kontrako indarkeria jasaten duten 482 biktimek dute 'bortxa' izeneko telefonoa.

Azken hilabeteetan segurtasuna indartzeko hainbat neurri jarri dituzte martxan, besteak beste, handitu egin da babesa jasotzen duten emakumeen kopurua eta indartu egin dira poliziaren zaintza lanak.

"Bortxa" telefonoak

Larrialdi deia telefonoaren botoi bat sakatuta egiten da, ilunpean ere erraz egin daiteke.

Biktimak eskaera jasoa izan dela baieztatzeko abisu isila jasotzen du eta egoera horien aurrean ezarritako polizia operatiboa martxan jartzen da.

Telefonoak, beste ezer berezirik egin gabe igorriko du biktimaren kokalekua, GPSari esker.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea