Gizartea -
DESAGERPENA
Astelehenean Elorrion desagertu zen 32 urteko gizon baten bila ari dira
Gorpuzkera meheko gizon bat da, 1,80 metroko altuera du, ile beltzarana eta kizkurra, bibotea eta bizarra ditu, eta txandal ilun bat eta kirol-zapatilak zituen jantzita.
EITB Media
Euskadiko Larrialdi Zerbitzuak 32 urteko gizonezko baten bila ari dira; astelehen gauean, irailaren 6an, Elorrion (Bizkaia) ikusi zuten azkenekoz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Senideak eta Euskadiko Larrialdi Zerbitzuak (DYA, Gurutze Gorria, Elorrioko Udaltzaingoa eta Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateko mendi-atala eta txakurren atala) ari dira bilaketa lanetan parte hartzen, Larrialdiei Aurre Egiteko teknikari batek koordinatuta. Bilaketa-lanak desagertuak Elorrion eta inguruetan ohikoak zituen lekuetan egiten ari dira.
Gorpuzkera meheko gizon bat da, 1,80 metroko altuera du, ile beltzarana eta kizkurra, bibotea eta bizarra ditu, eta txandal ilun bat eta kirol-zapatilak zituen jantzita. Desagertutako pertsonari buruzko informaziorik izanez gero, SOS Deiak 112 larrialdi-telefonora deitzeko eskatu du Ertzaintzak.