Gizartea -

Trafikoa

Emakume bat hil da Alkizan bere autoa ezponda batetik amilduta

Hilotza 07:45ean topatu dute auto barruan, bizilagun batek GI-3630 errepidean istripua izan dela ohartarazi eta gero.

Ehorztetxeko auto batean eraman dute gorpua. ETBko bideo batetik ateratako argazkia.
Ehorztetxeko auto batean eraman dute gorpua.
Ehorztetxeko auto batean eraman dute gorpua. ETBko bideo batetik ateratako argazkia.

Eider Garaikoetxea | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat hil da gaur Alkizan (Gipuzkoa) bere autoa GI-3630 errepideko ezponda batetik amilduta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek eitb.eus-i jakinarazi diotenez.

Iturrion arabera, bizilagun batek eman du abisua. Asteasurako bidean auto bat errepidetik atera dela eta ezponda batetik behera amildu dela jakinarazi die larrialdi zerbitzuei.

Bertaratutako larrialdi zerbitzuek hilotz topatu dute autoaren gidaria, 07:45ean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa EAE albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak