Gizartea -

EHUko ikerketa

Ijitoen erdiak gizenak dira 'boterearekin' lotzen dutelako

Gizentasunak berdin eragiten die emakumeei eta gizonei eta batik bat sabel aldekoa da Euskal Herriko Unibertsitako biologo baten ikerketak ondorioztatu duenez.

Ijitoen erdiak gizenak dira. Argazkia: EITB
Ijitoen erdiak gizenak dira. Argazkia: EITB
Ijitoen erdiak gizenak dira. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ijitoen erdiak gizenak dira loditasuna "botere eta ahalmenarekin" lotzen dutelako, EHUko biologo baten ikerketaren arabera. Horregatik, etnia horretako "gizentasunaren kulturak" osasunari eragiten dion arriskuaz ohartarazi du.

Espainiako Antropologia Fisikoko Elkarteko presidenteak, Esther Rebato ikertzaileak, 50 ijito familia aztertu ditu, 380 lagun inguru, eta horien % 50 baino gehiago lodiak direla ondorioztatu du. Gizartean, oro har, herritarren % 15-20 dago gizen.

Gainera, loditasunak emakumezkoei eta gizonezkoei era berean eragiten diela eta batik bat, gizentasuna sabelaldean nabaritzen dela egiaztatu du. Familiai horiei euren jateko ohiturak galdetu, eta neurriak, tentsioa eta listu lagina hartu ostean, fenomeno honek "gizentasunaren kulturari" erantzuten diola ondorioztatu du EHUko irakasle honek.

"Botere asko izan ez duten herriek, elikagaiak hartu eta botere hori ume lodiekin erakusten dute. Gainera, gizonei emakume handiak gehiago gustatzen zaizkiela pentsatzen dute, ugalkortasunaren ezaugarri moduan", azaldu du ikertzaileak.

Horregatik, ijitoen artean "loditasunaren kultura" zabaldu da, eta, ondorioz, elikagai merkeagoak eta koipetsuagoak jaten dituzte. Horrek osasun arazo larriak eragin ditzake.

Familia horietako haur batzuek umetatik tentsio altua dutela konturatu da ikertzailea, eta emakume askok, menopausiaren ostean, diabetesa edo bihotzeko arazoak dituztela.

Bestalde, Kale Dor Kayiko ijitoen elkarteak eta Basurtuko ospitaleko Fernando Goñi endokrinoaren babesa izan duen ikerketa honek, sabelaldeko gizentasunaren ondorioz, gizonezkoek bihotzeko arazo gehiago izan dezaketela ondorioztatu du.

Esther Rebato ikertzailearen eta lan honetan kolaboratzaile izan diren lagunen hurrengo helburua ikerketan parte hartu duten familiei jateko ohiturak aldatzea izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea