Gizartea -

Donostia, hiririk garestiena

Alokairuen prezioa jaitsi egin da EAEn, baina Espainiako garestiena da

Alokairuen prezioa % 3,25 jaitsi da Euskadin, baina, hala ere, Espainiako batez bestekoarekin alderatuta, % 44,7 garestiagoa da gurean. Donostia da hiririk garestiena.

Alokairuen prezioa % 3,25 jaitsi da Euskadin. Argazkia: EITB
Alokairuen prezioa % 3,25 jaitsi da Euskadin. Argazkia: EITB
Alokairuen prezioa % 3,25 jaitsi da Euskadin. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alokairuaren batez besteko prezioa % 3,25 jaitsi da Euskadin fotocasa.es webgunearen urtarrileko datuen arabera, eta metro karratuko 10,98 eurotan dago. Hala ere, Espainiako bataz besteko prezioa baino (7,59 euro metro karratuko) % 44,7 altuagoa da.

Espainiako erkidegorik garestiena da EAE, eta ondoren Madril eta Katalunia daude, metro karratuko 10,22 eta 9, 48 eurorekin hurrenez hurren.

Alokairuko etxebizitzen prezioa 2008an iritsi zen maila gorenera Euskadin, orduan metro karratuko 11,75 euro ordaintzen baitziren. Ordutik, % 6,6 merkatu dira alokairuak.

Ikerketaren arabera, Araba izan da alokairuaren prezioa igo den probintzia bakarra EAEn, zehazki, % 2,2ko igoera izan du, eta metro karratuko 9,32 euro ordaintzen dira etxebizitza bat alokatzeagatik. Hala ere, erkidegoko probintziarik merkeena izaten jarraitzen du.

Etxebizitzen alokairuen prezioa % 3,7 jaitsi da Gipuzkoan, eta % 3,1, Bizkaian. Hala ere, bi lurralde horietan, metro karratuko 11 euro baino gehiago ordaindu behar dira.

Alokairuaren prezioa igo den hiriburu bakarra Gasteiz izan da (% 1,8) eta 9, 60 euro ordaintzen dira metro karratuko. Bestalde, prezioen jaitsiera handiena Barakaldon izan da (% 6,5) eta ondoren, Donostian ( % 4,1), Getxon (% 3) eta Bilbon (% 2,5).

Donostia da oraindik hiririk garestiena; batez beste, metro karratuko 12, 51 euro ordaintzen dira bertan, Espainiako preziorik altuena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea