Gizartea -

Iragarpena

Giroa epeldu egingo da eta euria nonahi egingo du datozen egunetan

Gaurko ere euria espero da, baina ostiralean atertze aldera joko du.

Giroa epeldu egingo da eta euria nonahi egingo du datozen egunetan. Argazkia: EITB
Giroa epeldu egingo da eta euria nonahi egingo du datozen egunetan.
Giroa epeldu egingo da eta euria nonahi egingo du datozen egunetan. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Siberiatik iritsitako hotzak elurte handiak eta izotza ekarri ditu Euskal Herrira, baina dagoeneko joan da hotz bolada eta Euskalmetek iragarri du datozen egunetan gora egingo duela tenperaturak eta euria egingo duela nonahi.

Giro tristea eta umela izango da ostegunean ere. Hodeiak gailenduko dira ipar partean eta noizean behin euri-langarra edo euri arina utziko dute. 800-1000 m-tik gora elur-prezipitazioak izango dira. Zenbat eta hegoalderago mugitu, orduan eta saretuago agertuko da hodeitza eta Nafarroa hegoaldean eta Araba hegoaldean ostarte politak irekiko dira. Tenperaturak koska pare bat irabaziko du. Izotza barnealdeko zoko batzuetan soilik botako du eta beroenak 6 eta 11 ºC artean geldituko dira. Haizeak iparraldetik jotzen jarraituko du eta Ebro ibarrean oraindik tarteka zakar ibiliko da.

Zeru-gainean hodeiak nagusituz jarraituko dute ostiralean, bereziki ipar partean. Hodei hauek oraindik punturen batean tanta batzuk edo zirimiria utzi dezakete; hala ere, arratsaldeak aurrera egin ahala hodeitza arinduz joango da. Nafarroan Iruñerritik behera eta Araba hegoaldean, urdingune ederrak irekiko dira eguerdirako. Tenperaturan, gora-behera handirik ez. Haizeak ipar-ekialdetik ahul joko du eta Ebro ibarrean ahulduz joango da.

Ostiraletik aurrera, larunbatean ere tenperaturak gora egiten jarraituko duela espero da eta lainoak eta ostarteak tartekatuko dira. Hala eta guztiz ere, igandean berriro jaitsiko da tenperatura eta euria izango da protagonista.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali argazkiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea