Gizartea -

Trafiko istripua

Txirrindulari bat hil da Elgoibarren auto batekin talka egin ondoren

Istripua 10:50ean gertatu da, N-634 errepidean, Bilborako noranzkoan. 11:30 aldera hil egin dela baieztatu dute medikuek.

Errepide bat moztuta. Irudia: EITB Media
Errepide bat moztuta
Errepide bat moztuta. Irudia: EITB Media

I. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

51 urteko txirrindulari bat hil da Elgoibarren auto batekin talka egin ondoren. Istripua 10:50ean gertatu da, N-634 errepidean, Bilborako noranzkoan.

Ertzaintzako iturrien arabera, hasiera batean txirrindularia konorterik gabe geratu da lurrean, eta 11:30 aldera hil egin dela baieztatu dute medikuek.

Errepidea itxita egon da pare bat orduz, baina zirkulazioa zabalik dago berriro.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Txirrindularitza Herriak eta Hiriak Gipuzkoa Elgoibar Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak