Ume lapurtuak -

Bilera

Lehendakaria Lapurtutako Umeen Elkartearekin batzartuko da gaur

Patxi Lopez lehendakariaz gain Idoia Mendia Justizia sailburua eta Inés Ibáñez de Maeztu Giza Eskubideen zuzendaria izango dira Jaurlaritzako ordezkariak.

Lapurtutako haurren irudia
Lapurtutako haurren irudia
Ustez lapurtutako ume baten amaren testigantza

01:20

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lapurtutako haurren auziaren harira, Patxi Lopez lehendakaria Lapurtutako haurren Elkarteko Euskadiko delegazioaren ordezkaritza batekin batuko da ostegunean. Flor Diaz presidentea eta Losa-Ocariz familiako hainbat kide izango dira delegazioa osatuko dutenak.

Eusko Legebiltzarrean 12:00etan hasiko den batzarrean, Patxi Lopez lehendakariaz gain Idoia Mendia Justizia sailburua eta Inés Ibáñez de Maeztu Giza Eskubideen zuzendaria izango dira Jaurlaritzako ordezkariak. Batzar horren helburua elkarte horrek martxan dituen ekintzak aztertzea izango da.

"Ekintzetara pasatzeko garaia da"

Elkarteak oraindik zabalik dauden kasuak argitzen laguntzeko eskatuko dio Jaurlaritzari. Helburu hori lortzeko laguntza materiala eta ekonomikoa beharko du, Euskadin, azken hilabete hauetan, ume lapurtuen kasu ugari agertu baitira.

Zentzu horretan, "beste alde batera begiratzeari utzi eta, hitzez baino, ekintzekin bustitzea" eskatu diete erakundeei, "ekintzetara pasatzeko garaia" dela uste baitute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea