Gizartea -
Istripua
Mundakak 1,1 milioi ordainduko dizkio labar batetik jausi zen gizonari
Mundakako Udalak 1,1 milioi euro ordainduko dizkio 2008ko apirilaren 27an Laidatxu inguruan dagoen baranda bat apurtu eta itsaslabarrera jausita tetraplegiko geratu zen gizon bati.
Erredakzioa
Mundakako Udalak 1,1 milioi euro ordainduko dizkio 2008ko apirilaren 27an Laidatxu inguruan dagoen baranda bat apurtu eta itsaslabarrera jausi ostean tetraplegiko geratu zen gizon bati.
Dena den, Udalak Ingurumen Ministerioaren aurkako ekintza legalak hasiko dituela azaldu du, bere ustez erantzukizuna Ministerio horrena baita. Hori dela eta, istripu horren ondorioz eragindako kalteak ordaintzeko eskatuko dio.
Bi aldeen artean sinatutako akordioa
Udalak defendatzen duenaren arabera, istripua gertatu zen lekua itsasoaren eta lurraren arteko mugan dago, eta horrek barandaren instalazioaren eta mantentze lanen ardurapetik kentzen du.
Bi aldeen artean sinatutako akordioa izan da, herri horretan egin den udalbatzarrean.