Gizartea -

Trafiko istripua

Pertsona bat larri zauritu da Zestoan, bere autoak autobus baten kontra talka eginda

GI-631 errepidea itxita egon da hainbat orduz, baina dagoeneko normaltasuna berreskuratu dute bertan.

Turismo batek autobus baten kontra talka egin du gaur, Zestoan. Argazkia: Bomberos Euskadi.
Turismo batek autobus baten kontra talka egin du gaur, Zestoan. Argazkia: Bomberos Euskadi.
Turismo batek autobus baten kontra talka egin du gaur, Zestoan. Argazkia: Bomberos Euskadi.

I. R. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat zauritu da asteazken honetan GI-631 errepidean, Zestoan (Gipuzkoa), bere ibilgailuak eta autobus batek aurrez aurre talka eginda, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Istripua 07:15ean jazo da, Zestoako bainuetxearen parean, eta zauritua ospitalera eraman dute, larri.

Errepidea itxita egon da hainbat orduz, baina dagoeneko normaltasuna berreskuratu dute bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gaurko albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zestoa Trafiko istripuen biktimak